• 17
    IRAI

    Bazterrean zokoratu nahi gaituztenen aurrean, izan, egin eta eragiteko deia egin du Kontseiluak. Horren bidean, hainbat ekintza iragarri dituzte.

    Euskal Herrian euskaraz bizitzeko hautuan urratsak egiteko ekimena abiatu du Kontseiluak Nafarroan: Hamaika egun dinamika. Dinamikaren baitan, apirilaren 25ean Anaitasunan ekitaldia egingo dutela iragarri dute. Bertan, euskaraz bizi nahi duenak Nafarroan euskaraz bizitzeko zer norabide eta neurri hartu behar dituen aurkeztuko dute.

    Paul Bilbaok Kontseiluko idazkari nagusiak eman du egitasmoaren berri, Kontseiluko kide diren EHE zein beste eragileetako ordezkarien gerizpean. Bere esanetan, Nafarroako hizkuntza politikak “euskaldunak eta euskara baztertu egin ditu”. Vascuencearen legea, ingelesaren hedapen "faltsua" eta euskalgintza itotzeko hartutako neurri ekonomikoak aipatu ditu Kontseiluko idazkari nagusiak.

    Nafarroako Gobernuaren euskararen kontrako hizkuntza politikak etenik izan ez duen arren, nafarren euskaren aldeko hautuak ez duela etenik izan gaineratu du. Horregatik, euskaraz bizi diren herritarrak eta euskaraz bizitzeko tresnak garatu dituztenak zoriondu ditu. Eta baita bide beretik jarraitzera animatu ere.

    "Gaur, euskara ikasi nahi duten helduak euskaltegietara joatera animatu nahi ditugu, bihar euskaraz bizi daitezen eta inguruan dituzten euskaldunei euskaraz bizitzeko aukera eskain diezaieten”. Izan, egin eta eragin, azken buruan.

    Euskaraz bizitzeko nahia elikatzea eta norabide horretan herritarrak aktibatzea da dinamikaren helburu nagusia eta horren bidean hainbat ekintza egingo dituztela azaldu du Bilbaok: “Ireki dugun bide honen lehen geltokia da aurkezpena, baina ekimen honek beste hainbat geltoki izango ditu; Nafarroan euskaraz bizi nahi duen jende asko dagoelako”.
     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.